Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Economía
Ekonomia zirkularra. Erabiltzailearentzako gida
Stahel, Walter R.
.9788413195995
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Economía
Páginas: 94
Fecha de edición: 2023
ISBN/ISSN: 978-84-1319-599-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
14,00 €
Cantidad:  
Ekonomia zirkularrek kapitala berreraiki nahi dute (dela kapital finantzarioa eta fabrikatua, dela giza kapitala eta kapital soziala, dela kapital naturala), eta erakunde guztientzako aukerak eta soluzioak eskaintzen dituzte. Liburu honen egilea Walter Stahel da, ekonomia zirkularraren kontzeptua formulatu zuten pertsona nagusietakotzat hartua, eta, han, abiapuntu ezin hobea eskaintzen du garapen jasangarria ziurtatzeko gai benetan garrantzitsu honi buruzko informazioa eguneratu nahi duen ororentzat. Liburuak beste esparru bat ezartzen du, zeinak ekonomia zirkularraren kontzeptua landu eta industrian nola aplikatu azaltzen baitu.

Liburu labur honetan, lanpetuta dauden zuzendari eta politikarientzako funtsezko gaiak eta ekonomia zirkularraren inguruko iritzi berrienetako batzuk bildu ditu arloko pentsalari gailenetako batek. Egiazko bizitzako datuetan oinarritutako adibide eta kasu-azterketa praktikoak erabili dira liburuan aurkeztutako ideiak azaltzeko.

Suitzako Product-Life Institute institutuaren sortzailea eta zuzendaria da Walter R. Stahel, estrategia eta politika jasangarriak garatzera zuzendutako Europako aholkularitza-enpresa zaharrenarena. Irakasle bisitaria da Surreyko Unibertsitateko Ingeniaritzako eta Fisika Zientzietako Sailean, eta Erromako Klubeko eskubide osoko kidea. Honoris causa doktore izendatu zuten Surreyko Unibertsitateak (2013) eta Montrealgo Unibertsitateak (2016).
.