Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Derecho
Zuzenbide zibila. Familia
Imaz Zubiaur, Leire (zuz.); Atxutegi Gutiérrez, Jon (koor.)
Alkorta Idiakez, Itziar; Arakistain Arriola, Maitena; Atxutegi Gutierrez, Jon; Beriain Flores, Irantzu; Briones Aramendi, Izaro; Imaz Zubiaur, Leire; Landa Reza, Idoia; Sagarzazu Izeta, Iñaki
.9788413196831
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Derecho civil; Derecho de familia
Edición: 1ª
Páginas: 323
Fecha de edición: 2025
ISBN/ISSN: 978-84-1319-683-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Aurkezten dugun Familia Zuzenbidearen eskuliburuak planteamendu desberdina du ikasleek liburu-dendetako edo liburutegietako apaletan aurkituko dituzten Familia Zuzenbidearen gainerako eskuliburuekin alderatuta. Egin dugunontzat ez dago familia kontzeptu bakar bat (tradizioz, ezkontzazkoa), baizik eta aterki beraren aurrean gaude, hagaxka ezberdinek eutsita. Familia batzuk bi pertsonen artean sortzen dira, sexu berekoak edo desberdinekoak izan, Kode Zibilak dioenez; baina inklusiboagoa litzateke esatea «sexuaren markatzailea edozein dela ere». Bikote batzuek erabakitzen dute beren familia-batasuna formalizatzea —ezkontzaren bidez edo bikoteen erregistro batean izena emanda—; beste batzuek, berriz, nahiago dute formalismorik ez betetzea; guraso bakarreko familiak ere badaude, guraso batek eta haren ondorengoek osatuak, ahaidetasun zabalenean errotzen diren familia-loturak dauden bezala —aitona-amonak eta bilobak, osaba-izebak eta ilobak, edota anai-arrebak, besteak beste—.
Eskuliburu honetan familiari buruzko kontzeptu hori hartzen da abiapuntutzat, eta irakurriko duten ikasleei azaltzen zaie familia-harremanen zer alderdi arautzen diren Zuzenbide Zibilaren materia honetan. Familia Zuzenbideak, lehenik eta behin, familiako kide guztiak lotzen dituen familia-lotura juridikoa sortzeko behar diren betekizunak eta mekanismoak ezartzen ditu. Horrela, ezkontza eta ezkontza hori egiteko moduak arautzen ditu, bai eta ezkontzaz kanpoko bikoteen erregistroko inskripzioa ere; baina, ikuspegi juridikotik, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana noiz sortzen den ere zehazten du, eta harreman horrek, era berean, gainerako senideekiko lotura zehazten du. Familia-harreman juridikoa sortu ondoren, bizikidetzaren eta haren desegitearen ondarezko efektuak arautzen ditu Familia Zuzenbideak.
Ikasle preziatuak, espero dugu irakasgai honekin gozatzea, eta, batez ere, pentsatuko, arrazoituko eta eztabaidatuko dituzuela proposatzen dizkizuegun planteamenduak.
.