Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Sociología
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Guilló Arakistain, Miren
.9788490828229
Serie de Ciencias Sociales - Gizarte Zientziak; 33
Materia: Sociología; Feminismo
Páginas: 282
Fecha de edición: 2024
ISBN/ISSN: 978-84-9082-822-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,00 €
Cantidad:  
“Odolaren matxinadak” liburuak egun bizi ditugun hainbat aldaketa sozial eta kulturaletan murgiltzen gaitu, hilekoaren politika eta kultura alternatiboei buruzko etnografia bat abiapuntu harturik. Hilekoaren normatibitatea osatzen duten esanahi biomediko eta kultural nagusiak identifikatzeaz harago, azken hamarkadetan, borroka feministen ondorioz, horri erantzuten dioten praktika politiko, afektibo eta estetikoak zein genero konfigurazioak aztertzen ditu. Liburuak ibilbide etnografiko bat aurkezten digu, ikerketaren protagonisten gorputz-ibilbideen bitartez. Ibilbide horiek, beren testuinguru ezberdinetatik eta askotariko estrategia feministen bidez, osasun-praktika, -epistemologia eta gorputz-irudikapen alternatiboak bilatzen dituzten gorputz-politiketan murgiltzen gaituzte, bai eta hilekoarekin lotutako teknologia feministetan ere. Kontsumo-gizarteak subjektibotasunen eraketan duen eragina aztergai hartzen da, baina baita askotariko estrategia feminista subertsiboak ere, hala nola nazkaren performatibitatea, bai eta gizarte-eraldaketarako jakintzen ekoizpenean prozesu kolektiboek edota plazerak duten garrantzia ere.

Miren Guillók politika eta kultura menstrual alternatiboei buruzko liburu hau aurkezten du, gorputz-etnografiatik abiatuta eta gorputzaren antropologia, afektuen teoriak, medikuntzaren antropologia, teoria feministak eta hilekoaren azterketa kritikoak zimendutzat hartuta. Horren bitartez arakatzen ditu generoari, osasunari, kontsumoari eta politikari loturiko zenbait gizarte-aldaketa orokorragoak, ikuspuntu kritiko batetik.

Ikerlan honek 2020an jaso zuen Ikasketa Feministei edo Genero Ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren MICAELA PORTILLA SARIA (IX. edizioa). Argitalpenak UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren dirulaguntza jaso du.

Esta investigación recibió, en 2020, el PREMIO MICAELA PORTILLA (IX edición) a la mejor tesis sobre estudios feministas o de género de la UPV/EHU. La publicación ha sido subvencionada por la Dirección para la Igualdad de la UPV/EHU..



.