Gero eta argiago dago energia berriztagarriak energia-irtenbiderik onena direla. Alde on ugari dituzte:
- Garbiak dira (oso gutxi kutsatzen dute, edo ia batere ez).
- Berriztagarriak dira. Eguzkia, haizea, olatuak, ibaiak, lurra… energia-iturri agortezinak dira.
- Klima-aldaketa mantsotu dezakete.
- Haien erabilerak garapen harmoniko eta orekatu bat, ingurumena errespetatzen duena, lortzen lagundu dezake.
Liburu honetan, energia garbi eta berriztagarri guztiak aztertuko ditugu, besteak beste: eguzki-energia (termikoa eta elektrikoa), biomasa, energia eolikoa, olatuen eta itsasaldien energia, fusio nuklearra, energia hidraulikoa, lurraren energia (geotermikoa), hidrogenoa, eta abar. Liburuaren lehen kapituluan, klima-aldaketa aztertuko dugu (euri azidoa, berotegi-efektua, ozono-geruza eta abar). Eta, azken kapituluan, energia motak eta haien neurri-unitateak aztertuko ditugu.
Energia berriztagarrien alorreko ikerketa eta garapena etengabe ari da aurrera egiten, eta laster, energia horiek errentagarri izatera iritsiko dira, diru-laguntzarik behar izan gabe. Horregatik, liburu honetan, sektorean izan diren azken aurrerapenak aipatuko ditugu, baita gaur egun ikertzen ari diren gaiak ere.
Eskuliburu hau oso interesgarria da ingeniaritza-enpresetarako, energia-enpresetarako, eraikuntza-enpresetarako, elektrizitate-enpresetarako eta elikagaigintzako enpresetarako, energia-agentzietarako, estatuko enpresetarako, orobat instalatzaileentzat, proiektugileentzat, ekipo-fabrikatzaileentzat… Halaber, trebakuntza-ikastaroetarako ere oso aproposa da.