Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Makina elektrikoak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-ariketak
Mazón Sainz-Maza, Angel Javier; Miñambres Argüelles, José Félix; Zorrozua Arrieta, Miguel Ángel; Buigues Beraza, Garikoitz; Valverde Santiago, Víctor
.9788498606980
Materia: Ingeniería eléctrica; Electricidad
Páginas: 692
Fecha de edición: 2012
ISBN/ISSN: 978-84-9860-698-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
36,00 €
Cantidad:  
Makina elektrikoek garrantzi handia dute ingeniaritza-ikasketa gehienetan, eta sakon lantzen dira industria-ingeniaritzan. Makina elektriko mota asko badaude ere, erabilienak, zalantzarik gabe, transformadoreak, makina sinkronoak eta makina asinkronoak dira, hau da, korronte alternoaren eremuan sartzen direnak.

Hiru makina mota horien funtzionamenduaren eta erabileraren oinarriak ezartzera eta sendotzera zuzenduta dago liburu hau. Lehen-lehenik, hasierako gai-multzo batean, makina elektriko horietara aplikatutako elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira, ezinbestekoak baitira makinak elektrikook ulertzeko eta garatzeko.

Makina elektrikoak ezagutzen hasi nahi duten guztiei zuzenduta dago liburu hau, bai ingeniaritzako ikasleei, bai arlo horretan lehen urratsak egin nahi dituzten profesionalei. Han aurkitzen dira aipatutako makina elektrikoen funtzionamendua ulertzeko oinarrizko kontzeptuak. Makina bakoitzaren azterketa garapen teorikoko kapitulu batekin hasten da, oinarrizko alderdiak erakusteko. Aurkezpen teoriko horren ondoren, bigarren kapitulu batean, test motako galdera sorta bat aurkezten da, irakurleak frogatu dezan zenbateraino aurreratu duen analisi-prozesuan.

Makina elektriko bakoitzaren azterketa amaitzeko, ariketa ebatziz eta ariketa proposatuz osatutako bilduma-kapitulu bat dago, irakurleak aukera izan dezan aldez aurretik aztertutako kontzeptu teorikoak frogatzeko eta aplikazio praktiko bidez sendotzeko.
.