Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Fluidoen fluxua eta bero-trukea ingeniaritzan
Levenspiel, Octave
.9788498602715
Materia: Física; Ingeniería
Páginas: 432
Fecha de edición: 2009
ISBN/ISSN: 978-84-9860-271-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
25,00 €
 
12,00 €
Cantidad:  
Liburu honek fluidoen fluxuaren eta bero-trukearen ikuspegi orokorra aurkezten du. Zentzu zabalean aztertzen ditu fluidoak, eta ohantze beteen eta ohantze fluidizatuen barnean gertatzen diren fluxuak hartzen ditu barnean.

Liburu hau interesgarria da ingeniarientzat edo teknologoentzat; bereziki, gai honen inguruko informazio zabala eskuratu nahi badute edo problema jakin bat ebazteko zer hurbilketa erabili behar duten jakin nahi badute. Aldea dago hurbilketa honen eta fluidoak aurkezten dituzten liburu gehienen artean, azken horiek fluido newtondarrak sakon aztertu eta gainerako guztiak alde batera uzten baitituzte. Ingeniaritza- edo teknologia-ikasleei beste gai horiek ere aurkeztu behar zaizkie, mundu errealean lan egiteko behar bezala presta daitezen.

Problemak ebazten saiatzean datza ikasteko gakoa, eta, horregatik, zenbait adibidez eta problema praktikoz hornitu ditut kapitulu guztiak. Irakastea eta ikastea interesgarriak izan daitezen, hainbat problema gehitu ditut; ezohikoak eta dibertigarriak dira batzuk, eta aplikazio industrialei dagozkienak, besteak. Problema praktiko horietan, ebazpena diseinu-grafikoen puntu bereziei egokitzeko moduan eman ohi da informazioa, ikasleari eta irakasleari lana errazteko.

Unibertsitatean, ingeniaritzako edo fluidoei eta bero-transferentzia aplikatuari buruzko ikastaro baten oinarri gisa erabil liteke, funtsezko ezagutza oinarrizko ingeniaritza-ikastaro batean (adibidez, garraio-gertaerei buruzko kurtso batean) aurkeztu ondoren.
.