Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Errepideak. I. liburukia: Bide-sarea eta trafikoa
Pérez Acebo, Heriberto
.9788413191362
Materia: Ingeniería civil; Construcción
Páginas: 400
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-136-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
32,00 €
Cantidad:  
Errepideei buruzko bildumaren lehenengo liburuki honetan, errepide-sareen ezaugarriak, ibilgailuen zirkulazioaren analisia eta bide-plangintza aztertzen dira. Lehenengoz, bide-sistema antolatzen duten oinarriak azaltzen dira, bai errepideen sailkapenen eta erabileraren ikuspuntutik bai erabiltzaileen ikuspuntutik, gidariak eta oinezkoak barne. Jarraian, ibilgailuen trafikoaren funtzionamendua, zirkulazioan parte hartzen duten magnitude nagusiak eta trafiko-azterlanetan erabilitako prozedura deskribatzen dira. Azkenik, bide-plangintza gauzatzeko metodoak garatzen dira. Normalean, bide-plangintza edukieraren analisietan eta zerbitzu-mailen determinazioan oinarritzen da, Highway Capacity Manual izeneko eskuliburuan ezarritako metodologiaren arabera.

Hala, I. atalean Espainiako bide-sistemaren eboluzioa azaltzen da, batez ere tipologia erradiala sortu duten arrazoi historikoak azpimarratuz. Jarraian, hiriarteko barneko bidaiarien eta salgaien garraioan errepideak daukan garrantzia erakusten da. Horrez gain, errepideen sailkapen funtzionala eta Espainian indarrean dagoen legeak ?37/2015 Legea, irailaren 29koa, Errepideena (Ley 37/2015, de 29 de septiembre, de Carreteras)? definitzen dituen errepide motak aurkezten dira. Gainera, errepideei buruzko hainbat administraziok dituzten eskuduntzak analizatzen dira, bai estatu mailan bai autonomia erkidego mailan; Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek dituzten eskuduntza bereziak xehetasun handiagoz. Azkenik, bide-sistemaren analisia gauzatzen da ibilgailuen, gidarien eta oinezkoen ikuspuntutik.

Ondoren, II. atalean, ibilgailuen trafikoko magnitude nagusiak deskribatzen dira: intentsitatea, abiadura eta dentsitatea, trafikoko oinarrizko ekuazioaren bitartez erlazionatuta. Trafiko-azterlanak gauzatzeko azterlanak azaltzen dira, erabilitako neurtzeko estazio motak definituz.
Azkenik, III. atalean, Transportation Research Boardeko Highway Capacity Manual izeneko eskuliburuan proposatutako edukiera eta zerbitzu-mailen kontzeptuak azaltzen dira. Gainera, autobide, autobia eta errei anitzeko errepideen oinarrizko tarteen edukiera eta zerbitzu-mailak kalkulatzeko metodologia erakusten da, Highway Capacity Manual 2016ren arabera. Horrez gain, bide-plangintza jorratzen da, garatzeko behar diren faseak deskribatuz. Administrazioek bide-plangintzan erabiltzen dituzten dokumentuak komentatzen dira, eta bi adibide jartzen dira: Plan Estratégico de Infraestructuras y Transportes 2005 - 2020 (PEIT) eta Plan de Infraestructuras, Transporte y Vivienda (PITVI) 2012-2024 izeneko planak.


Carreteras. Volumen I: Red viaria y tráfico
.