Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Errepide-ingeniaritza
Gurrutxaga Gurrutxaga, Itziar; Iturrate Mendieta, Mikel; Oses Orbegozo, Usue
.9788490828199
Materia: Ingeniería de caminos; Construcción
Páginas: 296
Fecha de edición: 2018
ISBN/ISSN: 978-84-9082-819-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
22,00 €
Cantidad:  
Pertsonen eta ondasunen mugikortasunaren inguruko gizarte-beharrak asetzeko beharrezkoak diren ezaguera, gaitasun, trebetasun, jardute profesional, printzipio eta balioen multzoari garraio- eta bide-ingeniaritza deritzo. Informatika eta material berriei esker, garapen etengabean diharduen ingeniaritzaren adarrik zaharrenetarikotzat jo dezakegu. Gaur egungo funtzionamendurako ezinbestekoak dira azpiegiturak. Errepideak, trenbideak eta portuak baitira gure komunikazioa bermatzen dutenak. Obra zibilaren arlo hauek lantzen dira liburu honetan: Lur Berdinketak eta Drainadurak; eta Bide-zoruak eta Zoladurak.

Errepide baten eraikuntzan lur berdinketek oso paper garrantzitsua jokatzen dute, errepide horrek epe motzera zein luzera beharrezkoa den erantzuna eman dezan. Jarrera egokiari eusteko lur berdinketak burutzean trinkotze zein drainatze egokia izatea da garrantzitsuena. Trinkotzea gutxiesten bada, arazoak izan daitezke; beraz, arlo honetan arazorik ez izateko beharrezkoak diren neurriak hartu behar dira. Drainadura sistemari dagokionez, obraren exekuzioan ura agertzen bada, kalte nabarmenak ager daitezke. Drainadura sistema ez bada ondo diseinatzen eta ura hortik zehar agertzen bada, obran eta haren inguruan higadura bortitzak azaltzeko arriskua dago.

Bide-zoruei eta zoladurei dagokienez, ondo trinkotutako material ezberdinez osaturik daude, eta gainjarritako geruza horizontalen multzoa da. Egitura estratifikatu horiek goiko azaleran bermatzen dira, eta trafikoko kargak jasateko ahalmena izan behar dute hainbat urtetan zehar, segurtasunean, erabiltzaileen erosotasunean eta zoruaren berezko segurtasunean inolako narriadurarik izan gabe.
.