Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Itsasontziaren eskuliburua
Sotés Cedrón, Iranzu; Alcedo Momoitio, Iñaki; Basterretxea Iribar, Imanol; Basterretxea Bitorika, Aingeru; Sotés Linares-Rivas, Xabier
.9788490821640
Unibertsitateko Eskuliburuak
Materia: Ingeniería naval
Páginas: 166
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-164-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
 
15,00 €
Cantidad:  
Nautika eta itsas garraioaren irakaskuntzarako oinarrizko lan bat da Itsasontziaren eskuliburua. Oinarrizko lan bat, helburu didaktikoz egina: merkataritzako ontzia eta haren itsas ingurunea erakustea, eta oinarrizko nomenklatura definitzea. Horregatik, hiztegi gisa antolatua dago: termino bakoitzaren definizio zehatza ematen da, irudi argigarriz lagunduta gehienetan. Eta termino bakoitzaren ingelesezko ordaina ere ematen da euskarazkoaren ondoan.

Argitalpen honek hiru atal nagusi ditu. Ontziari dagokio lehen atala, hiruretan handiena. Esan daiteke ontzian erabiltzen diren terminoen hiztegi irudiduna dela: ontziaren parte nagusiak, ontziaren mugimenduak, ontziaren egitura nagusiak, osagaiak, zamarako bitartekoak eta guneak; ontzi motak eta zubia; aginteak eta itsasketa-gela; makina-gela; ainguratze- eta atrakatze-maniobrak… Bigarren atala portuari dagokio: portuko zerbitzuak eta instalazioak deskribatzen dira, baita portuko kudeaketa eta tarifak ere. Hirugarren atalean, xehe deskribatzen da salgai orokorrak gaur egun biltegiz biltegi bidaltzeko erabiltzen den metodorik zabalduena: kontainerizazioa (historia eta terminologia; kontainer motak eta kontainerraren atalak; kontainerrak eramateko ontzi motak; zama lotzeko materiala; kontainer-terminalak).

Amaieran, liburuan definitutako termino guztien zerrenda elebidunak daude: euskara-gaztelania, gaztelania-euskara, euskara-ingelesa eta ingelesa-euskara.
.