Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Eremu elektromagnetikoen oinarriak ingeniarientzat
Durana Apaolaza, Gaizka; Aldabaldetreku Etxeberria, Gotzon
.9788498609509
Materia: Ingeniería eléctrica; Electricidad
Páginas: 192
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 978-84-9860-950-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
12,00 €
Cantidad:  
Informazioaren teknologietan erabilitako haririk gabeko eta zuntz optiko bidezko komunikazioak ahalbidetzen dituzten uhin elektromagnetikoen oinarriak jorratzen ditu testuliburu honek.

Egileek urte luzeetan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) telekomunikazio-ingeniaritzako ikasle ugariri emandako irakaspenaren pizgarriak eragin du testuliburu honen sorrera. Liburuaren argitalpena urteetan erabili eta landutako eskola-apunteen bilketa eta orrazketaren emaitza da.

Testuliburuan aurkezten den materiala nagusiki telekomunikazioingeniaritzako ikasleei zuzendurik badago ere, ingeniariek eta zientzialariek ere erabil dezakete kontsulta-tresna azkartzat.

Uhin elektromagnetikoen oinarriak eta propietate garrantzitsuenak deskribatuz abiatzen da liburua. Ondoren, testuaren muinak ingurune mugagabe eta mugatuetan uhin elektromagnetikoen hedapena aztertzen du, betiere estilo zuzen eta argia erabiliz. Azaldutako kontzeptuak eta ideiak finkatzeko asmoz, adibideak eta irudiak tartekatzen ditu momentu oro.

Gaur egun hain interesgarri diren bandgap fotonikodun egituretan, gainazal-plasmoietan eta metamaterialetan oinarritutako aplikazioen hastapenak ulertu ahal izateko testuliburu aproposa duzu esku artean.

Egileek UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza sailean dihardute irakasle-lanetan. Beren ikerkuntza-interesen artean, zuntz optiko mikroegituratuen fabrikazioa eta zuntz optikoetan oinarritutako sentsoreen diseinua eta garapena daude.
.