Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Bero- eta masa- transferentzia. Hurbilketa praktikoa
Çengel, Yunus A.
.9788498607956
Materia: Física
Páginas: 932
Fecha de edición: 2013
ISBN/ISSN: 978-84-9860-795-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
60,00 €
Cantidad:  
Bero- eta masa-transferentzia energia termikoaren transferentzia-abiaduraz arduratzen den oinarrizko zientzia da. Aplikazio-eremu zabala du: sistema biologikoetatik hasi eta etxetresna arruntetara, etxebizitza- eta merkataritzaeraikinetara, prozesu industrialetara, gailu elektronikoetara nahiz elikagaien industriara. Jotzen da ikasleek kalkuluak egiteko eta fisikako oinarri egokiak dituztela. Komeni da termodinamikako, fluidoen mekanikako eta ekuazio diferentzialeko oinarrizko mailak gaindituta izatea bero-transferentziari ekin aurretik. Nolanahi ere, gai horien kontzeptu garrantzitsuen sarrera egin da eta errepasatu dira liburu honetan, beharrezkoa izan den neurrian.

Liburu hau ingeniaritza-ikasketetako lehen edo bigarren mailako ikasleentzat sortu da, eta erreferentzia-liburu bat izan nahi du lanean diharduten ingeniarientzat. Hauek dira testu honen helburuak:

- Bero-transferentziaren oinarrizko printzipioak azaltzea.

- Mundu errealeko ingeniaritza-adibide ugari ematea, ikasleek ikus dezaten nola aplikatzen den bero-transferentzia ingeniaritza praktikoan.

- Bero-transferentziaren ulermen intuitibo bat garatzea, fisika eta argudio fisikoak nabarmenduz.

Espero dugu liburu honek, kontzeptuen azalpen xeheen eta adibide praktiko nahiz irudi ugarien bidez, ikasleei beharrezko gaitasunak garatzen laguntzea zubiak eraiki ditzaten ezagutzaren eta ezagutza hori egoki aplikatzeko konfiantzaren artean.
.