Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Zerbitzu finkoko irratikomunikazio-sistemak. Telekomunikazio-Ingeniaritza
Romo Argota, Juan Antonio; Otaegi Aizpeolea, Aloña
.9788498601312
Materia: Telecomunicaciones
Páginas: 238
Fecha de edición: 2008
ISBN/ISSN: 978-84-9860-131-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
12,00 €
 
6,00 €
Cantidad:  
Irratikomunikazio-sareen ustiapenak eta sare horien bidez eskain daitezkeen zerbitzuen ustiapenak garrantzi handia dute gaur egungo gizartean; izan ere, bistakoa da irratikomunikazio zerbitzuen eskaria gero eta handiagoa dela, bai erabiltzaile partikularren partetik, bai enpresen partetik. Eskari horiei guztiei aurre egiteko, telekomunikazio-enpresa ustiatzaileek puntako teknologiaz baliatu behar izan dute, eta, horri esker, oso denbora gutxian lorpen handiak egin dira, igorpen-bandaren zabaleran, Interneteko protokoloan, eta sare finkoen eta sare mugikorren garapenean.

Horiek horrela, irratikomunikazio sareen eta zerbitzuen enpresa ustiatzaileak eta hornitzaileak sortu eta bi hamarkada baino gutxiagoko epean, ahozko telefonia eskaintzetik mota askotako edukiak eskaintzera igaro dira zerbitzu finkoko irratikomunikazio-sistemak. Kaleko erabiltzailea bereganatzeko lehia bizian, sareen azpiegiturak eta zerbitzuen eskaintzak etengabe hobetzera behartuta daude operadoreak.

Telekomunikazioen garai iraultzaile hauetan, etorkizun hurbilak dakarrena dakarrela, zerbitzu finkoko irratikomunikazioen oinarrizko kontzeptuak argitzeko liburua da esku artean duzun hau.
.