Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Matemáticas
Kalkulu diferentziala eta integrala I
Rivas Ulloa, Judith
.9788498605259
Unibertsitateko Eskuliburuak – Manuales Universitarios
Materia: Matemáticas
Páginas: 294
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-9860-525-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: PDF

Precio c/IVA:
Acceso abierto.
Descargar
Descargas previas 602
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakasten diren Matematikako Graduko, Fisikako Graduko, Ingeniaritza Elektronikoko Graduko eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzeko lehen kurtsoko irakasgaia da Kalkulu Diferentziala eta Integrala I, urte osokoa. Liburu hau irakasgai horren programa jarraituz idatzi da.

Kalkulu diferentziala eta kalkulu integrala Analisi Matematikoko bi arlo nagusi dira. Ikasleak jadanik kontaktua izan du gai horiekin batxilergoan; beraz, ez da oinarrizkoak diren deribatuaren eta integralaren kontzeptuak ikusten dituen lehenengo aldia. Hala ere, desberdintasun nabariak aurkituko ditu unibertsitatera heldu baino lehen ikasitakoaren eta liburu honetan azaltzen denaren artean. Batxilergoan arreta deribatuen eta integralen kalkuluan eta haien aplikazioetan jartzen bada, graduko ikasketetan kontzeptu horien analisi sakonagoa gauzatzen da, egiten diren baieztapenak eta ateratzen diren ondorioak justikatuz.

Kalkulu Diferentziala eta Integrala I irakasgaia Analisi Matematikoarekin zerikusia duen lehen irakasgaia da aipatutako graduetan. Horregatik, oinarrizkoenak diren aldagai bateko funtzioen azterketaz arduratzen da irakasgaiaren parte nagusia. Hala ere, zenbaki errealen segidak eta serieak ere aztergai izango dira, eta, ikastaroari bukaera emateko, aldagai anitzeko funtzioen kalkulu diferentzialerako sarrera bat egingo da.
.