Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Vida >> Medicina
Ehunen biologia
Ortiz Zarragoitia, Maren; Bilbao Castellanos, Eider; Izagirre Aramayona, Urtzi; Orbea del Rey, Amaia; Zaldibar Aranburu, Beñat
.9788490827185
Unibertsitateko Eskuliburuak – Manuales Universitarios
Materia: BIología; Medicina
Páginas: 184
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-9082-718-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
Descargas previas 66
Lan honek hauxe du xede: Biozientziak (Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia eta Medikuntza) ikasten ari diren ikasleei Ehunen Biologia arloan testuliburu egoki eta erabilgarri bat eskaintzea. Histologia alorrean, liburu eta atlas histologiko ugari daude argitaratuta, baina ikasleei beren apunteak osatzeko euskarazko ikasmateriala sortzea izan da gure asmoa. Liburu honetan, animalien eta landareen ehun nagusiak deskribatzen dira. Testuan zehar emandako informazioa ulergarriagoa izan dadin, ikonografia eta mikroargazki lagungarriak aukeratu dira. Amaieran, gai bakoitzean agertzen diren termino nagusiak definitzen dituen glosarioa gehitu da. Azkenengo atalean, bibliografia zerrendatu da, eta Ehunen Biologian informazio-iturri moduan erabili daitezkeen testuliburu, artikulu eta web orriak ageri dira.

Lan hau lau atal nagusitan dago banatuta: Garapenaren Zelulen Biologia, Animalia Histologia, Landare Histologia eta Metodoak eta Teknikak Histologian.

Ehunen jatorri enbrionarioa deskribatzen duen hasierako atal horretan, animaliengan enbriogenesian zehar gertatzen diren desberdintzapen-prozesu goiztiarrak azaltzen dira. Ondoren, ornodunetan aurkitu daitezkeen lau ehun nagusiak lantzen dira, hau da, epitelioa, ehun konektiboa, muskulua eta nerbioa. Ehun bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta osagaiak deskribatzen dira. Gainera, honako hauek modu zehatzean aurkezten dira: zelula motak, antolaketa mailak, garapena eta desberdintzapena, berreraketa, funtzioak eta beste ehunekiko duten erlazioa zein organoen eraketan nola hartzen duten parte. Ornodunen ehunez gain, ornogabeetan agertzen diren ehun berezi nagusiak deskribatzen dira. Landareen histologiari dagokion atalean, egitura nagusiak eta zelula-motak azaltzen dira. Azkenik, egitura histologikoen azterketarako erabiltzen diren metodo eta prozesamendu arruntenak deskribatzen dira.
.