Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Física y Química
Prozesu kimikoen kontrola
Arabiourrutia Gallastegi, Miriam; Arandes Esteban; José María
.9788490824726
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Química; Industria
Páginas: 232
Fecha de edición: 2019
ISBN/ISSN: 978-84-9082-472-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (pdf; 14Mb)

Precio c/IVA:
Acceso abierto.
Descargar
Descargas previas 646
Instalazio kimiko bat era sistematiko eta arrazionalean integratutako prozesu-unitateen multzo bat da (erreaktoreak, bero-trukagailuak, ponpak, destilazio-zutabeak, absorbatzaileak, lurrungailuak, tangak, etab.). Zenbait lehengai nahi diren produktu bihurtzea da instalazioaren helburua,

horretarako eskuragarri dauden energia-iturriak era ekonomikoenean erabiliz. Lanean ari dela, instalazio kimiko batek diseinatzaileek eta baldintza tekniko, ekonomiko eta sozialek kanpoko eragin aldakorrak (perturbazioak) direla eta ezarritako eskakizunak bete behar ditu: segurtasuna, produkzio-espezifikazioak, ingurumen-erregulazioak, egin beharreko lanaren murrizketak eta ekonomia.

Beraz, instalazio kimikoetan, uneoro gertatzen dena ezagutu eta kanpotik ekintzak egin beharra dago (kontrola), lanaren helburuak betetzen direla ziurtatzeko. Hori, ekipoen disposizio arrazional batekin (neurketa-elementuak, balbulak, kontrolagailuak, ordenagailuak) eta gizakiaren ekintzekin (instalazio-diseinatzaileak, langileak) lortzen da, eta, beren osotasunean, prozesu kimikoen kontrol-sistema osatzen dute.
.