Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Geometria deskribatzailea. Ebatzitako ariketak. Sistema diedrikoa (iharduera zuzena)
López Poza, Román; Giménez Peris, Vicente
.9788475858692
Materia: Matemáticas; Geometría
Páginas: 302
Fecha de edición: 1998
ISBN/ISSN: 978-84-7585-869-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
28,25 €
 
14,00 €
Cantidad:  
Eskaintzen den lanak ’Sistema diedrikoa’ erabiliz ebatzitako ariketa-multzoa aurkezten du. Ariketen ebazpenerako iharduera egokientzat ’iharduera zuzena’ izenekoa aukeratu da, Sistema Diedrikoaren ikuspegi berria erakusten duena, eta benetako forma geometrikoekin aritzea ahalbideratzen duena, hiru dimentsiotako espazioan agertzen diren bezalaxe.

Lehenbiziko atalean, espazio-geometriari aurre egin orduko, geometria launeko zenbait ariketa bildu dira, oinarrizko kontzeptuak gogoratzeko aproposak direnak. Bestalde, kasuan kasuko atal bakoitzeko ariketa guztiak beren zailtasun-mailaren arabera sailkatu dira. Hala ere, ariketa orok, oinarrizko ezagupenak behn izan eta gero, bere ebazpenerako burutu diren marraketak ulertzea erraztuko duen azalpena du lagun.

Ihardueran zuzenean bezalaxe CAD (Computer-aided design) programetan ere oinarrizko elementu geometrikoak (punta, zuzena eta planoa) benetako abjektuetan (zuzenkiak eta aurpegi launak) agertzen diren gisan irudikatzen dira.

Garrantzizkoa da azpimarratzea, ordenadorearen erabilerak ez duela galarazten Geometriaren oinarrien jabe izatea, alderantziz, hiru dimentsiotako diseinuan CAD programen erabilerarako Geometria Metrikoaren eta Deskribatzailearen oinarri sendoak izatea ezinbestekoa da.
.