Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Materialen zientzia eta ingeniaritza. Hastapenak
Callister Jr., William D.
.9788498604702
Materia: Tecnología; Ingeniería
Páginas: 850
Fecha de edición: 2011
ISBN/ISSN: 978-84-9860-470-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
58,00 €
 
43,00 €
Cantidad:  
Materialen zientzia eta ingeniaritza irakasteko aurreko edizioetan erabilitako helburuak eta hurbilketak mantendu ditut zazpigarren edizio honetan.

Lehen helburua, helburu nagusia, da kalkulua, kimika eta fisika ikasten hasi diren unibertsitateko ikasleei oinarrizko printzipioak aurkeztea maila egoki batean. Helburu hori betetzeko, materialen zientzia eta ingeniaritza lehen aldiz jorratzen duten ikasleei ezagun izango zaien terminologia erabiltzen ahalegindu naiz, baita termino ezezagun guztiak definitzen eta azaltzen ere.

Bigarren helburua da gaia ordena logiko batean aurkeztea, gai sinpleenetatik konplexuenetara. Kapitulu bakoitza aurreko kapituluetako edukietan oinarritzen da.

Testu osoan mantentzen saiatu naizen hirugarren helburuaren, edo filosofiaren, arabera, gai edo kontzeptu bat lantzea merezi badu, orduan, behar adinako xehetasunez lantzea eta zabaltzea merezi du, ikasleek erabat uler dezaten beste iturri batzuetara jo behar izan gabe; orobat, kasu gehienetan, erlazio praktiko batzuk aurkezten ditut. Azalpenak argiak eta zehatzak izatea eta ulermen-maila egokietatik abiatzea nuen helburu.

Laugarren helburua da ikaskuntza-prozesua arintzen duten ezaugarriak txertatzea liburuan. Hauek dira ikaskuntzarako laguntzak:
- Aurkezten den gaia irudikatzen laguntzen duten argazki eta irudi ugari, orain koloretan;
- Kapitulu bakoitzak dituen helburuak;
- "Zergatik aztertu…" eta "Material Garrantzitsuak" atalak, azalpenekin loturiko gaien garrantzia azaltzen dutenak;
- Termino gakoak eta ekuazio gakoen deskribapenak; marjinetan nabarmentzen
dira, erraz identifikatzeko;
- Kapitulu-bukaerako galderak eta problemak;
- Problema aukeratuen erantzunak;
- Gaia errazago ulertzeko glosarioa, sinbolo-zerrenda eta erreferentziak.

Bosgarren helburua da irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua hobetzea, gaur egun ingeniaritzako irakasle eta ikasle gehienek eskura dituzten teknologia berriak erabiliz.
.