Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencia y Tecnología
Amets bikoitza. Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea. Zientzia eta Teknologia Fakultatearen historia euskalduna
Iturbe Barrenetxea, Jacinto; Txurruka Argarate, Jesús Mari; Castañeda Zumeta, Aitor (arg.)
.9788413192512
Ikerketa Lanak - Trabajos de Investigación
Materia: Euskara; Ciencia; Tecnología
Páginas: 202
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-251-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
13,00 €
Cantidad:  
Hizkuntza minorizatuen panorama biziki interesgarria da zientziaren ikuspuntutik. Eta, are gehiago, zientzia bera hizkuntza gutxituren batean nola garatu daitekeen aztertzea.

Liburu honek Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia (eta Teknologia) Fakultatean nola sartu zen kontatzen du, lekukotasun historikotik: Jacinto Iturbe eta Jesus Mari Txurruka doktoreen lekukotasunetatik hain zuzen, gure unibertsitatearen hastapenetatik zientzia enpirikoa euskaraz garatu eta landu zedila jardunbide izan zutenak.

Ez da, beraz, eskasa liburu honek kontatzen duena: nola izan zen posible baztertua zegoen hizkuntza bat 60ko hamarkadatik hona epistemologia-bide bihurtzea? Hori da, besteak beste, Jacinto eta Jesus Mari ikertzaileen esperimentua: zientzia-zuhaitzaren enborrean euskal izerdia sartu, eta fruituak jasotzea. Hots, zientzia euskaraz egin, irakatsi eta zabaltzeko ametsa haragitu eta zabaltzea, Euskal Herriko Unibertsitatearen lemak agindu bezala.

Euskal Herriko Unibertsitateak zientziaren arbola ikur gisa darabilen bitartean, edozein euskaltzalek irakurri beharreko obra dugu Jacinto eta Jesus Marirena: eman ta zabaltzekoa.
.