Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Matemáticas
Oinarrizko estatistika: R praktikak
Merino Maestre, María; Mori Carrascal, Usue
.9788490826362
Materia: Matemáticas; Estadística; Informática
Páginas: 228
Fecha de edición: 2017
ISBN/ISSN: 978-84-9082-636-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
Descargas previas 248
Zalantza barik, arlo anitzetan agertzen den interes handiko irakasgaia da Estatistika. Are gehiago, jakintza-arlo guztietan hartzen da aintzat: Zientziak, Osasun Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Giza Zientziak, hain zuzen ere.

Gaur egun, gauza jakina da ezinbestekoa dela softwarea erabiltzea heziketa-prozesuan. Ikasmaterial honetan, Estatistika lantzeko hamazazpi praktika adierazten dira R programaren bidez. R da analisi estatistiko eta grafikoetara bideraturiko programa eta programazio-hizkuntza. Proiektua irekia eta doan banatzen dena da (GNU General Public Licence deritzon litzentziak ezarritako irizpideen arabera), eta Linux, Windows eta Macintosh sistemetarako aurki daiteke. Aucland Unibertsitateko Ross Ihaka eta Robert Gentleman irakasleek sortu zuten 1992. urtean; egun, R-ren Garapenerako Talde Nuklear (“R Development Core Team” ingelesez) izenarekin ezagutzen diren estatistikan aditu batzuk, “developers” deritzenak, arduratzen dira programaren banaketaz eta garapenaz.

Gero eta maizago erabiltzen ari den programa da, bai irakaskuntza-mailan (ASA saria jaso du), bai ikerkuntzarako, eta bai enpresa-arloan ere. Izan ere, R edozein erabiltzailek heda dezake haiek sortutako pakete edo eraskinen bidez. Ikasmaterial hau idazteko momentuan, eskuragai dauden pakete kopurua ia ia 10.000koa da, bere hazkundea esponentziala izanik. Programaren inguruko hasierako ikaskuntza/ezagutza fasea gainditu ostean, R-ren erabilera erraza da. Gainera, Rcmdr paketea instalatuz, interfaze grafiko bat erabiltzeko aukera dugu, programa komertzialen itxura lortuz. EHUko Medikuntza Fakultateko José Ramón Ruedari eta Borja Santosi esker eskuragarri dugu, egun, Rcmdr paketearen euskarazko bertsio bat, eta, ikasmaterial honetan, bertsio hori erabiliko dugu.
.