Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Ingeniaritzaren oinarri matematikoak I. Azterketetako problema ebatziak 2006-2009
Baro Yubero, Izaskun; Maruri Machado, Mercedes; Sánchez Benito, M. Isabel
.9788498603705
Materia: Matemáticas; Ingeniería
Páginas: 264
Fecha de edición: 2010
ISBN/ISSN: 978-84-9860-370-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
 
10,00 €
Cantidad:  
2006tik 2009ra Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Goi Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Ingeniaritza Tekniko titulazioko Ingeniaritzaren Oinarri Matematikoak I irakasgaiko azterketetan proposatutako ariketen bilduma da liburu hau.

Oinarrizko irakasgaia denez, gai-zerrenda zabala lantzen da, ikaslea ingeniaritza teknikoko formakuntzan funtsezkoak diren zenbait matematika alorretan barnera dadin.

Liburuaren helburua honakoa da: ikaslearen eskuetan irakasgaian barneratutako kontzeptuak sakontzeko tresna baliagarri bat jartzea. Tresna horrek baliagarria izan behar du azterketen prestakuntzan.

Liburuak hamahiru atal ditu, eta atal bakoitzean gaiaren arabera elkartu dira azterketako ariketak. Lehen atala zenbaki konplexuen sarrera bat da. Jarraian, aldagai bateko eta gehiagoko funtzio errealak aztertuko dira, baita segidak eta zenbaki serieak ere; ondoren, aljebraren sarrera bat egingo da; gero, integrazio erreal sinplea zein anizkoitzaren inguruko hiru atal landuko dira; eta azkenik, Fourierren analisia aztertuko da.

Kontuan izanik askotariko gaiak landuko direla, eta gai horien hasi-masiak irakasten direla, liburua baliagarria izan daiteke lehen zikloko zenbait titulaziotan, hain zuzen, funtzio errealak, serieak eta Fourierren transformatua lantzen diren irakasgaietan.

Aurkibidea:

1. ZENBAKI KONPLEXUAK
2. ALDAGAI BATEKO FUNTZIOEN LIMITEAK
3. ALDAGAI BATEKO FUNTZIOAK
4. BI ALDAGAIKO FUNTZIOEN IZATE EREMUAK
5. ALDAGAI ANITZEKO FUNTZIOAK
6. SEGIDAK, SERIEAK ETA SERIE BIDEZKO GARAPENAK
7. ALJEBRA
8. INTEGRALAK
9. INTEGRAL MUGATUAREN APLIKAZIOAK
10. INTEGRAZIO ANIZKOITZA
11. FUNTZIO KONPLEXUAK
12. FOURIERREN SERIEAK
13. FOURIERREN TRANSFORMATUA
.