Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Salud >> Medicina
LIBROS >> Ciencias de la Salud >> Enfermería
Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran
Martínez Cruz, M.ª Belén; Monleón Just, Manuela; Carretero Lanchas, Yedra; García-Baquero Merino, M.ª Teresa
.9788413190488
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Medicina; Enfermería
Páginas: 344
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-1319-048-8
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
29,00 €
Cantidad:  
Hirurogeita hamar autoreren baino gehiagoren trebetasunak eta ezagutza bildu ditu Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran obrak. Autore horiek —batzuk atzerrikoak dira— erizaintzako profesionalak dira, eta eskarmentua dute zainketa aringarriak behar dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak urte luzetan artatu eta gero. 46 kapitulu dira guztira, hiru ataletan banatuak:

- «Alderdi orokorrak» atalak honako galdera hauei erantzuten die: zer diren zainketa aringarriak eta zer antolamendu-eredu dauden zainketa horiek emateko, zer ikuspegi duen gizarteak heriotzaz, eta zer eginkizun duen erizaintzako profesionalak premia aringarriak dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak artatzeko orduan.

- «Arazoak detektatzea eta haiei ekitea erizaintzaren ikuspegitik» atalak, Marjory Gordonen ereduen araberako erizaintza-balorazioaren bidez, horrelako pazienteen osasun-arazo guztiak jasotzen ditu, bai eta familiei eta zaintzaileei dagozkienak ere.

- «Laguntza-tresnak» atalak arreta hori euskarritzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu: talde-lana, zainketaren bioetika, arazo fisiko eta emozionalak tratatzeko terapia osagarriak, eta abar.

Kapitulu bakoitzarekin batera, on-lineko baliabide hauek daude: autoebaluazioa, ikasitako ezagutzak sendotzeko, eta bibliografia elektronikoa eta esteka interesgarriak, edukietan sakontzeko. Halaber, baliabide elektronikoen artean, 30 kasu praktiko daude, teoria erizaintza-praktikara hurbiltzen dutenak eta bizitzaren amaieran dauden pazienteen arretan prebalentziarik handiena duten NANDA diagnostikoei, NIC esku-hartzeei eta NOC emaitzei buruzko informazioa ematen dutenak.

Sar zaitez www.studentconsult.es webgunean baliabide elektroniko horien berri izateko.
.