Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Vida >> Medicina
Daniels eta Worthingham-en muskulu-probak. Eskuzko miaketarako eta funtzionamendua balioesteko teknikak
Hislop, Helen J.; Avers, Dale; Brown, Marybeth
.9788413192338
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Medicina; Anatomía; Fisiología
Páginas: 534
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-233-8
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
69,00 €
Cantidad:  
Liburuaren diseinua argia da, irudiz lagundua, eta erraztu egiten du muskuluen eskuzko miaketa eta errendimendua balioesteko teknikak ikastea.

Muskuluen indarra eta funtzioa ebaluatzeko eskuliburu erabilgarria, fisioterapiako erreferentzia klasiko bat. Erraztu egiten du eskuzko muskulu-probetarako eta errendimendua balioesteko prozedurak ulertzea eta barneratzea. Jarraibideak argiak dira, eta irudiz lagunduak daude, erakusteko zer posiziotan jarri behar den pazientea, zer noranzkotan egin behar den mugimendua eta zer noranzkotan aplikatu behar den erresistentzia. Gizabanako normalei eta ahulezia edo paralisia dutenei egindako eskuzko muskulu-probez gainera, indar- eta errendimendu-proba alternatiboak eskaintzen ditu argitalpen honek. Halakoak egokiak dira adineko helduentzat, bai eta sasoi onean ez dauden edo obesitatea duten adin guztietako gizon-emakumeentzat ere.

- Errendimendua balioesteari buruzko kapituluak barnean hartzen ditu adin guztietako pazienteen indar funtzionalaren probak, bai eta adineko helduenak eta gainbehera funtzionala dutenenak ere.

- Muskulu-probei buruzko kapituluek azaltzen dute noiz erabili eskuzko muskulu proba, eskuzko eta bestelako muskulu-probek zer garrantzi eta muga dituzten, zein diren zenbait esparru klinikotako muskulu-probak eta zein diren eskuzko muskulu-proben ordezko aukerak.

- Marrazkiek eta geziek eta argibide ulerterrazek erraztu egiten dute muskulu-probako prozedurak ulertzea eta gauzatzea, eta indar falta, oreka falta eta mugikortasun-tartearen falta ebaluatzeko aukera ematen dute.

- 600 iruditik gora erabili dira, proba-sekuentziak, muskuluen anatomia eta muskuluen inerbazioa argi erakusteko.

- Muskuluen anatomiaren eta inerbazioaren xehetasunek muskuluen topografia funtzioarekin lotzen laguntzen dute.

- Gomendio erabilgarriak eta Ordezteak laukiek gomendio osagarriak ematen dituzte, eta proba batean gerta daitezkeen muskulu-ordezteak nabarmentzen dituzte, probak zehatzagoak izan daitezen.

- Erreferentzia-zenbaki finko batek argi identifikatzen du muskulu bakoitza gorputzean, bai Muskuluen zerrenda alfabetikoan, bai Erreferentzia azkarreko gida anatomikoan, erreferentzia gurutzatuak berehala aurkitzeko eta edozein muskulu laster identifikatzen laguntzeko.
.