Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Vida >> Medicina
Erizaintza kirurgikoko eskuliburu praktikoa. Erizaintzako praktiketako ikaslearentzako gida azkarra
Fernández Aedo, Irrintzi (koor.)
.9788413191317
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Medicina; Enfermería
Páginas: 202
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-131-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
10,00 €
Cantidad:  
Eskuliburu hau esku artean baduzu, bejondeizula! Esan nahi du Erizaintza Kirurgikoaren esparruan trebatu nahi duzula, zeina erizaintzaren arlo zirraragarria baita zalantzarik gabe. Arlo horretan, maila teknologiko altua aurkituko duzu, eta ezinbestekoa da kalitateko giza arreta. Paziente kirurgikoak, bere bizitzan, aldi kritiko bat igarotzen du, zeinak pazienteari berari eta haren inguruneari eragiten baitie eta non beldurrak eta antsietatea agerian baitaude prozesuaren beraren eta hark izan ditzakeen emaitzen ondorioz; garrantzitsua da azpimarratzea harrera behar bezala egiteak ebakuntza aurreko antsietatea baretzen laguntzen duela.

Sortu ginenetik —“ebakuntza-gelako erizain” deitzen zitzaigun orduan, konnotazio erabat teknologikoarekin— erizain kirurgiko izatera iritsi arte —Europako Erizaintza Perioperatorioaren konpetentziak garatzea helburu hartuta— bide luzea egin dugu. Bilakaera hori gaur eguneko egunerokotasunean argi ikusten da; adibidez, konpetentzien araberako prestakuntza jasotzen dugu, eta erizaintzako zainketak Osanaia eta Osabide Global tresna informatikoetan erregistratzen ditugu.

Urte hauetan guztietan garapen teknologiko handia gertatu da kirurgia-eremuan, nola kirurgiaren arloan hala anestesiologiarenean. Prozedura anestesikoak, teknika kirurgikoak, ekipamendua, materialak eta tresneria kirurgikoa dibertsifikatu egin dira, eta horrek erizaintzako langileek prestakuntza-maila altua izatea eskatzen du; maila hori lortzeko, zalantzarik gabe, esparru horretako prestakuntza jaso behar dute. Han, oinarrizko ikaskuntza bat dago, zeina erizaintza kirurgikoko eskuliburu praktiko honen helburua baita, eta, gero, espezialitate kirurgiko bakoitzean sakondu behar da.
.