Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Vida >> Medicina
Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat
Sáez Crespo, Francisco José; Badiola Etxaburu, Iker
.9788490828076
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Medicina; Odontología
Páginas: 306
Fecha de edición: 2018
ISBN/ISSN: 978-84-9082-807-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
28,00 €
Cantidad:  
Histologia izeneko jakintza-arloak ehunen egitura du aztergai, eta nola antolatzen diren halakoak gure gorputzeko organoak eratzeko. Odontologiako gradu berrietako programetan, giza ehunei buruzko ikasgai orokorrak egoten dira, baina baita aho-hortzetako antolamendu histologikoari buruzko espezifikoak ere. Histologiako eskuliburu eta tratatu gehienetan, giza gorputzeko ehun eta organo guztiak aztertzen dira, baina hortzetako eta aho-barrunbeko egitura eta antolamendu histologikoak gain-gainetik lantzen dira halakoetan. Gutxi dira, ordea, aho-hortzetako histologiari buruzko liburuak, alegia, ahoko eta hortzetako ezaugarri histologikoak luze eta zabal deskribatu eta giza ehunen ezaugarri nagusiak iraizean lantzen dituztenak. Ondikoz, Odontologiako ikasleek hainbat liburu kontsultatu behar izaten dituzte Histologia irakasgaian.

Horrenbestez, Giza Histologiako eskuliburu honek Odontologiako gradu berrietako ikasleak hartu ditu aintzat. Haren helburua da gaiari buruzko informazio oinarrizkoa argi eta labur aurkeztea. Irakasgairako denbora-tartea laburra izaten denez, eskuliburu honek langai hauek hartu ditu: giza gorputzeko oinarrizko ehunak (Histologia Orokorra), eta aho-barrunbeko ehun eta egiturak (Aho-hortzetako Histologia). Ez dira giza gorputzeko organo eta sistema guztiak landu (Histologia Berezia edo Organografia Mikroskopikoa), zeren, eskuarki, ez dira ikasketa-planetan sartzen edo, sartzen badira ere, astirik ez dago halakoak jorratzeko. Hala eta guztiz ere, nerbio-ehunei buruzko ikasgaian nerbioen eta nerbio-bukaeren antolamendu histologikoa deskribatzen da, Aho-hortzetako Histologia aztertzean inerbazioa aipatzen baita. Horregatik ere, zirkulazio-aparatuari buruzko ikasgai bat erantsi da, aho-barrunbeko ehunetan ageri diren odol-hodiak aski xeheki aztertzeko.

Giza Histologia ikusi beharreko jakintza-arloa da. Mikroskopioa da Histologia ikasteko tresna oinarrizkoena. Ehun edo organo baten deskribapen idatzia aspergarria eta iluna izan daiteke, baina, deskribapenokin batera irudi edo eskema bat eskainiz gero, errazago, lasterrago eta luzaroago ulertzen da. Hori dela eta, ahalegin berezia egin dugu eskuliburu honetan irudi adierazgarriak txertatzeko, testuaren lagungarri.

Liburua, UPV/EHUko Odontologiako ikasleentzat berariaz egokituta egon arren, Odontologiako Graduko edozein unibertsitatetako ikasleentzat ere baliagarri izan daiteke Giza Histologia ikasteko.
.