Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Vida >> Medicina
Giza anatomiako atlasa
Hainbat egile
.9788498609677
Materia: Medicina
Páginas: 726
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 978-84-9860-967-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
80,00 €
Cantidad:  
Osasun-zientzien arloan giza anatomiari buruzko ezagutza izatearen garrantziak ez du azalpenik behar. Fisiologiarekin batera, jakintza medikoaren funtsezko oinarrietako bat da.

Gaixotasunak diagnostikatzeko eta tratatzeko egin diren azken aurrerapen teknologikoak erabili eta interpretatu ahal izateko, ezinbestekoa da anatomia ezagutzea eta arrazoibide anatomikoa erabiltzea. Era berean, metodo erradiologiko berriek eta inbasio txikiko tratamenduek perspektiba eta garrantzi berriak erantsi dizkiote anatomiaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari eta erabilitako metodologiari.

Liburu honek 14 atal ditu, giza aparatuen eta sistemen arabera antolatuak, anatomia deskriptiboa eta anatomia topografikoa eta sekzionala konbinatuz. Lehenengo kapituluan, giza gorputza bere osotasunean azaltzen da, eta, ondokoetan, atalka: larruazala, lokomozio-aparatua (muskuluak, eskeletoa eta giltzadurak), bihotz-odoletako aparatua, digestio-aparatua, arnas aparatua, gernu- eta ugal-aparatuak, immunitate-sistema eta guruin endokrinoak, nerbiosistema eta, azkenik, zentzumen-organoak. Erabili diren irudiek ikusizko erakarpen handia dute, eta, liburua osatzeko, glosario erabilgarri bat erantsi da bukaeran, izendapen guztiak lau hizkuntzatan dituela: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta latinez (nazioarteko Nomina Anatomicaren arabera).

Anatomiaren ikaskuntza baliagarria da, ez bakarrik medikuentzat, baita zuzenean edo zeharka osasun-zientziekin zerikusia duten beste jakintza-alor batzuetan dabiltzanentzat ere: Erizaintza, Fisioterapia, Odontologia, Biologia, Farmazia, Gorputz Hezkuntza, Psikologia, Hezkuntza Terapia, bai eta Dantza eta Artea ere.
.