Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Salud >> Medicina
Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua ...aplikazio klinikoak barne
Ritschel, Wolfgang A.; Kearns, Gregory L.
.9788498604504
Materia: Medicina; Farmacología
Páginas: 438
Fecha de edición: 2010
ISBN/ISSN: 978-84-9860-450-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
12,00 €
 
9,00 €
Cantidad:  
Farmakozinetikako eskuliburu klasiko honen seigarren edizioa farmakozinetikako aplikazioetan jarduten duten profesionalentzako, ikerlarientzako eta ikasleentzako printzipio eta tekniken finkapen lagungarria da. Liburua eguneratua, zehatza, ulergarria eta klinikoki erabilgarria dela ikusiko dute irakurleek.

“Liburu hau erabilgarria izango da osasun-langile, hezitzaile eta ikasleentzat. Material asko aurkezten du modu argi, zehatz eta eraginkorrean.”

Thomas M. Guenthner-ek 5. edizioan egindako berrikuspenetik, PhD
Doody’s Health Sciences Book Review Journal

Nabarmentzekoak:

- Jatorrizko lanean, aurreko bertsioko 38 kapituluetatik 13 eguneratu ziren, informazio zientifiko berri garrantzitsuena jasotzeko.
- Farmakogenetika eta Farmakogenomika izenburuko kapitulu berri bat sortu zen, farmakoen banaketan eta ekintzan eragiten duten entzimen eta garraiatzaileen osaketa genetikoaren eragina jasotzeko.
- Eranskinean 640 farmako garrantzitsuri baino gehiagori buruzko datu farmakozinetikoak agertzen dira (220tik gora gehiago, edizio berri honetan), taula-formatu erabilerrazean.
- Irudi (130) eta taula (90) erabilgarri ugari.
- Glosarioa eta aurkibidea.

Wolfgang A. Ritschel diziplina honetako aditu garrantzitsuenetako bat da munduan. 450 lanen baino gehiagoren egile edo egilekide da, eta farmakozinetikari, biofarmaziari, teknologiari eta farmakologiari buruzko 13 libururena. Cincinnatiko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Farmakozinetika eta Biofarmaziako irakasle emeritua da, eta Farmakologiako eta Zelula-biofisikako irakaslea, Cincinnatiko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean.

Gregory L. Kearns Farmakologia Pediatrikoko katedratikoa da Marion Merrell Dow/Missourin, eta Farmakologiako irakasle, Missouri-Kansas Cityko Unibertsitatean. Orobat, Kansas Cityko (Missouri) Children’s Mercy ospitale eta kliniketako Farmakologia Pediatrikoko eta Toxikologia Medikoko burua eta Farmakologia Pediatrikoko Ikerketa-unitateko zuzendaria da. Gregory L. Kearns farmakozinetikari, biofarmazeutikari eta garapen-farmakologiari buruzko 200 lan baino gehiagoren egile edo egilekide da.
.