Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Geología
Mineralogiaren hastapenak
Nesse, William D.
.9788498608700
Materia: Geología
Páginas: 500
Fecha de edición: 2013
ISBN/ISSN: 978-84-9860-870-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
42,00 €
Cantidad:  
Mineralogiaren hastapenak liburuan, mineralogia tradizionaleko eta mineralogia optikoko ikasketetan lantzen den materialaren zati handi bat biltzen da, eta mineralak beren testuinguru geologikoan deskribatzen dira. Liburuak mineralogiako eduki tradizional garrantzitsua aurkezten du (kristalografia, lotura kimikoak, mineral-egituran eragina duten faktoreak, mineralen egonkortasuna eta kristalen hazkundea barne), eta, hala, oinarri bat ematen die ikasleei mineralak nolakoak diren eta non eta nola agertzen diren ulertzeko. Horrez gainera, xehe deskribatzen dira mineralak aztertzeko teknika fisikoak eta optikoak eta X izpien bidezko hautsaren difrakzioa, eta, halaber, metodo analitiko kimiko ohikoenak ere azaltzen dira labur.

100 mineral arrunt baino gehiagoren deskribapen xeheak ematen dira, eta mineral horiek zer testuinguru geologikotan agertzen diren ere azaltzen da. Eranskinetan, ikasleei mineralak identifikatzen laguntzeko taula eta diagramak daude, bai propietate fisikoetan bai optikoetan oinarrituak. Gainera, kontzeptu konplexuak errazago ulertzen dira marrazki, argazki eta mikrofotografia ugariei esker. Mineralogiaren hastapenak liburuak, mineralei buruzko ezagutza zehatza ez ezik, hezkuntza zientifiko sendo bat lortzeko ezinbesteko tresna intelektualak garatzeko bidea ematen die ikasleei. Testu zabal eta oso hau baliagarria da unibertsitatean askotariko mineralogia-ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

Egileari buruz:

William D. Nesse Geologiako irakaslea da Ipar Coloradoko Unibertsitateko Lurraren Zientzien sailean.
.