Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Física y Química
Fisika zientzialari eta ingeniarientzat. 1. bolumena (1.etik - 21.era gaiak)
Fishbane, Paul M.; Gasiorowicz, Stephen; Thornton, Stephen T.
.9788490820308
Materia: Física; Ingeniería
Páginas: 658
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 978-84-9082-030-8
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
35,00 €
Cantidad:  
Irudian egungo bizitzako objektu eta gertaera arruntak ageri dira: aerosorgailuak, bizikleta, tximistak, burdinolan gori-gori jartzen den altzairua, gauean ikusten ditugun izarrak... Haietako batzuk garapen teknologiko handiko tresnak dira; beste batzuk, berriz, naturan betidanik ikusten diren gertaerak. Baina haiek oro fisikaren hizkuntzaz deskriba ditzakegu. Haietan, izan ere, fi sikaren printzipioak eta aplikazioak biltzen dira; liburu honetan jasoak eta ondo azalduak aurkituko dituzun printzipio eta aplikazioak, hain zuzen. Mekanika newtondarrak, esaterako, izarren higidura deskribatzen du, eta bizikletaren higidura eta azelerazioa ere bai; burdinolako altzairuaren goritasuna termodinamikak azaltzen du, eta altzairu gori-goriak igortzen duen argi gorrixkaren jokaera, optikak; elektrizitatearen eta magnetismoaren ideiak nahitaezkoak dira tximistek eta aerosorgailuek sortzen duten energia deskribatuko badira; eta azken horiek daramaten elektronika fi sika kuantikoaren printzipioen mende dago, hots, azken hamarkadetako gure gizartea eraldatu duten printzipioen mende. Liburu honetan zehar, zure eguneroko bizitza azaltzen duten fi sikaren printzipioak esploratuko dituzu!

Eduki laburtuak:

1. Tresneria.
2. Higidura zuzena.
3. Higidura laua.
4. Newton-en legeak.
5. Newton-en legeen aplikazioak.
6. Lana eta energia zinetikoa.
7. Energia potentziala eta energiaren kontserbazioa.
8. Momentu lineala, talkak eta masa-zentroa.
9. Solido zurrunen biraketak.
10. Gehiago momentu angeluarraz eta indar-momentuaz.
11. Estatika.
12. Grabitazioa.
13. Higidura harmoniko sinplea.
14. Uhinak.
15. Uhinen arteko gainezarpena eta interferentzia.
16. Jariakinen propietateak.
17. Tenperatura eta gas idealak.
18. Bero-fluxua eta Termodinamikaren lehen legea.
19. Molekulak eta gasak.
20. Termodinamikaren bigarren legea.
21. Solidoen propietateak.
.