Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Química
Egitura atomikoa eta lotura kimikoa
Casabó i Gispert, Jaume
.9788498602647
Materia: Química
Páginas: 404
Fecha de edición: 2009
ISBN/ISSN: 978-84-9860-264-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
33,00 €
Cantidad:  
Kimikako, Zientzietako eta Unibertsitate Politeknikoetako Fakultateetako lehenengo zikloko ikasleen testuliburu izateko helburua du lan honek. Irakurleak ikusi ahal izango du liburua hiru atal nagusitan banatuta dagoela. Hiru atal horietan, atomoaren, molekulen eta kristal-solidoen egiturari buruzko gaiak lantzen dira. Hala, lotura kimikoari buruzko ikuspegi zabal bat eman nahi dugu, molekula diskretuen esparruan nahiz hiru dimentsioko solido hedatuen esparruan.

Liburuaren lehen kapituluan, mekanika kuantikoaren kontzeptu oinarrizkoenak eta ezinbestekoak lantzen dira. Halabeharrez, tratamenduak azalekoa eta deskribatzailea izan behar du, frogapen handietan eta arlo matematikoan gehiegi sartu gabe. Irakurlea, hurrengo kapituluak irakurtzen dituenean, eroso sentitzea beste helbururik ez du kapitulu horrek.

Atomoen egitura aztertzeko atala egungo mekanika kuantikoaren ikuspuntutik lantzen da, eta alde batera uzten dira eredu zaharragoak, hala nola Bohrrena, Bohr-Sommerfeldena, atomoaren eredu bek toriala eta abar. Horrek ez du esan nahi eredu kuantiko-klasikoak baliagarriak ez direnik; are gehiago, horietako batzuk ezinbestekoak izan dira —kristal-eremuaren eredua, esate baterako— teoria eta eredu aurreratuagoak garatzeko.

Molekuletako loturak aztertzeko, lehenik eta behin, zehazki azaltzen dira Lewisen egiturak eta Lewis-Guillespie-Nyholmen eredu erdienpirikoak. Ohiko testuliburuetan Lewisen egiturek oso leku gutxi betetzen duten arren, gure ustez baliagarria da ikasleak horiek menderatzea, eta horri esker izango du lotura molekularrari buruzko oinarrizko ezaguera.

Ondoren, lotura molekularra aztertzen da orbital molekularren teoriaren bidez. Teoria horrek emaitza on ugari eman ditu, eta oraindik ere ematen ditu. Halabeharrez, gaia lantzeko moduak eta garapenak kualitatiboak eta oinarrizkoak izan behar dute. Atal hori bukatzeko, Hoffmanen molekula zatien metodo ahaltsua azaletik deskribatzen da.

Kimikak gehienetan bereizten dituen lau solido motak bereizita egituratu da kristal-solidoetako loturaren gaia: metalak, solido ionikoak, solido kobalenteak eta molekularrak. Kategoria horietako bakoitzean eredu eraginkorrenak aipatzen dira (esferen, poliedroen... paketatzeak), haien egiturak sistematizatzeko eta propietate arruntenak azaltzeko. Azkeneko kapituluan, horien guztien arteko erlazioa ulertarazi nahi dugu. Atal hori, halaber, materialen zientziei buruzko ikastaro baten sarrera egiteko erabil daiteke.
.