Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Ciencias
LIBROS >> Ciencias de la Vida >> Biología
Landare-fisiologia
Taiz, Lincoln; Zeiger, Eduardo
.9788490820582
Materia: Botánica
Páginas: 948
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 978-84-9082-058-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
65,00 €
 
42,00 €
Cantidad:  
Azken bi hamarkada paseetan (1991. urtean liburu honen ingelesezko lehen edizioa argitaratu zenez geroztik) landare-zientzietan izandako aurrerapen izugarria biltzen du argitalpen honek. 1999an arabidopsisaren genoma argitaratzeak bultzada eman zion genomikaren eremuari, eta horrek, era berean, aurrerapen handiak eragin ditu bioinformatikan, analisi genetikoetan, eboluzio molekularrean, seinale transdukzioan eta sistemetako biologian. Aurrerapen zirraragarriak lortu dira landare-fisiologian finkatuago zeuden arloetan ere -esate baterako, bioenergetikan, fotosintesian, ingurumen-estresean eta landare-mikroorganismo nahiz landare-birus motako interakzioetan-, eta horrek ikerketa biologikoaren punta-puntan jarri ditu landare-zientziak. Aurrerapen berrien abiadurari eustea izan da autoreen erronka, eta era berean, ikasleen eskura jartzea gaur egungo landare-biologiaren ezaugarri diren printzipioak eta teknika esperimentalak hobeto ulertzeko behar den oinarrizko informazioa.

Are gehiago, egileen eta editoreen lantalde zinez bikainaren lankidetza aipagarriaren emaitza da argitalpen hau. Parte hartu duten autore guztiek nork bere arloko ikerketa aitzindarietan jardun dute. Baina, horrez gainera, ikasleen behar pedagogikoen ezagutza dute. Autoreen ahaleginari esker, arloan egin diren aurrerapen berri kitzikagarrienak jaso dira. Liburua estilo bizian idatzia dago, eta irudi ugari ditu, kalitate zientifiko eta artistiko handieneko marrazkiz eta mikrografiaz hornituta.
.