Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Arte
SERIES >> Arte
GATEPACeko Ipar Taldea. Inguruabar politikoak
Etxepare Igiñiz, Lauren
.9788490827567
Arte. Textos; 12
Materia: Arquitectura; Historia; Política
Páginas: 240
Fecha de edición: 2024
ISBN/ISSN: 978-84-9082-756-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
15,00 €
Cantidad:  
Ez da erraza GATEPAC erakundearen inguruan ekarpen berririk egitea, asko eta askotarikoak baitira hari buruz publikaturiko lanak. Zer dakar berritik, bada, liburu honek? GATEPACeko euskal adarraren inguruabar politikoen ikuspegi bat dakar batik bat, inork ez baitio oraindaino taldearen eta garaiko gorabehera politikoen arteko erlazioari heldu; ez, behintzat, beren-beregi eta taldea bere osoan hartuta. Harrigarria da. Izan ere, GATEPAC sortu eta amaitu bitarteko urteak asalduzkoak izan ziren, diktadura bat eraitsi berritan eratu eta matxinada militar baten osteko gerrarekin iraungi baitzen erakundea. Bi gertakari horien artean zer agituko, eta Espainiako Bigarren Errepublika. Hain zuzen ere, balio errepublikanoak errotuen eta zabalduen zeuden jendarteetan izan zuen arrakastarik handiena erakundeak. Hortik euskal taldeak betetasuna iristeko erakutsitako nekeak, hain izan zen eta gorabeheratsua «Euskadi» izeneko proiektu politikoaren eta Espainiako Bigarren Errepublikaren arteko hurbilketa-prozesua. Zer ikusirik ez, bistan da, Katalunia errepublikanoaren baitan jaiotako taldeak hasieratik erakutsitako ibili adoretsuarekin.

Erpin politiko nabarmeneko fenomenoa da esku artean darabilguna. Ez da soilik urte haietako giro politikoa. Ez da bakarrik GATEPACeko euskal adarreko kideei aro gatazkatsua bizitzea egokitu zitzaienik. Ipar Taldeko arkitekto askok erlazio estua izan zuten politikarekin eta alderdi politiko jakin batzuekin, are burukide gisa ere. Alabaina, ez ote diren Ipar Taldeari buruzko lanetan eta ikerketa-saiakeretan ertz politiko horiek ostenduta gelditu. Ados baizik ez gara egoten ahal gaitzesten dutenekin politikaren eremutik aparteko gauzen politizazioa. Haatik, hori bezain tamalgarria deritzogu inguruabar politikoei ez ikusiarena egiteari, baldin eta ertz politiko ageriko auzi bati buruz ari bagara. Begi bistakoa da omisioa GATEPACeko Ipar Taldeari buruzko lanetan, eta harrigarria da nola ez zaion orain arte heldu, zeren eta ikuspegi politikotik erreparatuta, bestela ikusten baitira taldearen baitako gorabeherak, baita hobeto konprenitzen ere taldekide bakoitzaren ibilbidea. Hortik ere badu lan honek, kide guztien erretratua osatzeko gogoa, alegia, sarritan gertatu izan baita Aizpurua eta aitzindarien distirak ostenduta nortasunik gabeko arkitektoak balira bezala eman izana gainerakoen berri; izen bat besterik ez taldeko partaideen zerrenda maiztuan, behin eta berriz errepikatua harako liburu hartan, honako entziklopedia honetan.

Lauren Etxepare Igiñiz (Irun, 1972)
Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak, 2000. urtean amaituta. 2002an hasi zen irakasle, ikastetxe berean, Eraikuntza arloko ikasgaiak ematen. 2008an amaitu zituen doktorego-ikasketak unibertsitate berean. Irakasle Titularra da 2022 ezkero, eta Arkitektura Saileko Zuzendaria izan zen 2010-2015 aldian. Gaur egun Arkitekturaren Oinarrietako Graduan da irakasle, eta baita bi graduondoko hauetan ere: Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa masterra; eta Architectural and Urban Contemporary Heritage Erasmus Mundus Joint Master-a.
20th Century Architecture. Technical and Cultural Studies ikerketa-taldearen baitan jarduten du, ikertzaile nagusi gisa, hogeigarren mendeko arkitekturaren inguruan betiere: ikuspegi teknikotik batzuetan; historiaren ikuspegitik besteetan. Lan teknikoei dagokienez, eraikuntza-sistemak izan ditu aztergai: Donostiako zabalguneko etxeen eraikuntza eta narriadura, Marcel Breuer eta haren kideek Baionako ZUP auzunea eraikitzeko baliaturiko sistemak eta beste. Badu, nolanahi ere, bigarren ikerketa-ildo bat, bakarka jorratu izan duena: hogeigarren mendeko arkitekturaren historia. Horren baitan argitaratuak ditu bi liburu: Joseph Hiriart, Art-déco-aren maisu. Arkitektura-bidaia Lapurditik Tunisera (Arte-textos, 2020), eta Luis Vallet de Montano (1984-1982). Arkitekturaren ertzak eta mugak (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa, 2015, Fernando Garcíarekin batera). Horien haritik dator esku artean duzun liburu hau.


Nola aipatu liburu hau | Cómo citar esta obra | How to cite this work
(Chicago erreferentzia-sistema | Sistema de referencia Chicago | Chicago referencing style):
Etxepare Igiñiz, Lauren. GATEPACeko Ipar Taldea. Inguruabar politikoak. Bilbao: Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, 2024.
___________________________________________



.